Urbat Waterpoloko taldeak gutxigatik, baina galtzaile asteburuan

Urbat Waterpoloko taldeak gutxigatik, baina galtzaile asteburuan
2024/01/30 10:01
eta kitto!
Urbat Urkotronik klubeko helduen mailako ordezkariek ez zuten zorte handirik izan azken jardunaldian. Horrela, 2. Nazional Mailan jokatzen duen talde nagusiak 8-9 galdu zuen Valliranarekin etxean (hau da, Donostiako Pako Yoldi igerilekuan); hori bai, sasoi puntua hartzen doala erakutsi zuen Davide Cerchik prestatazen duen taldeak, eta hori nabarmentzekoa da mailari eusteko izango dituen hurrengo bi partiduei begira. Datorren asteburuan Chiclanan jokatu beharko du, eta hurrengoan Alcorcon hartuko du etxean.

Urbiak emakumezkoen senior mailako taldeak 9-13 galdu zuen WP9802, baina galdu arren taldeak sendotasuna irabazten dihardu. Azkenik, Master mailako partiduan, Urbatek zortzina berdindu zuen Donostiarekin eta, ondorengo penalti jaurtiketetan, galtzaile izatea egokitu zitzaien.