Urbateko bigarren taldeak garaipen esanguratsua lortu zuen
Talde eibartarrak 5-13 irabazi zion Getxori
2025/03/24
11:33
eta kitto!
Euskal Herriko 1. Mailako ligako azken jardunaldian, Urbat-Urkotronik B taldeak 5-13 irabazi zion Getxori, modu horretan beste urrats garrantzitsu bat emanik sailkapenean aurrera egiteko. Getxoko eszenatoki zailean, lehen bi zati eta erdiak oso orekatuak izan ondoren (eibartarren aldeko 4-6ko abantaila erakusten zuen markagailuak), Urbatekoen prestakuntza fisiko eta atletikoak hirugarren zatiaren amaieran 4-9ko emaitza ekarri zuen. Laugarren zatian guztiz kontrolatuta izan zuten neurketa.
Harrobiari dagokionez, kadeteen mutilen taldeak 9-10 galduz uen Lautadarekin Orbean, kadete mistoak 11-16 irabzi zuen Mungian, infantil mistoak 14-12 galdu zuen Logroñon eta, azkenik, eskolarretan Urbatekoek 5-2 irabazi zioten Easwim taldeari Orbean.