Urbateko harrobikoek asteburu bikaina izan zuten
Aipatzekoa da Pello Bergaretxe atezainaren lan bikaina, jaurti zioten hiru penaltiak geratzeko gauza izan zelako
2025/02/12
10:28
eta kitto!
Senior mailakoek ez bezala, gure herriko waterpolo klubeko harrobiko ordezkariek aurreko asteburuan jokatutako partidu guztiak irabazi zituzten, jubenil mailatik hasi eta kadete eta eskola mailetatik jarraituta. Erakutsitako joko interesgarriarekin batera, aipatzekoa da Pello Bergaretxe atezainaren lan bikaina, jokatutako partiduan jaurti zioten hiru penaltiak geratzeko gauza izan baitzen.
Datorren asteburuan kadete mailako talde biek jokatuko dute, baina etxetik kanpo: talde mistoak zapatuan Zornotzan izango du partidua, bertako Amorebieta WP-ren aurka, 18:10etik aurrera; eta mutilen taldeak domekan Leioa WP-ri egingo dio bisita, eguerdiko 13:25etik aurrera jokatuko den norgehiagokan.