Urki futbol klubak indartsu dagoela erakutsi du aurredenboraldian

Denboraldi honetan helduen mailan bi talde izango ditu
Urki futbol klubak indartsu dagoela erakutsi du aurredenboraldian
2024/09/04 10:46
eta kitto!

Ligak hasi aurreko lagunarteko hainbat partidu jokatu dituzte Urki futbol klubeko taldeek eta, izandako emaitzei erreparatu ezkero, ikusten da gogotsu ekingo diotela denboraldi berriari. Horrela, jubenil mailako Euskal Ligako taldeak jokatutako hiru partidutik bi irabazi ditu: 1-6 Amaikak Bat taldeari eta 2-3 Zumaiari (Lagun Onak-ekin 4-1 galdu zuen). Igo berri duen taldeak zapatuan debutatuko du maila berrian, Gasteizen Abetxukoren aurka jokatuko duen neurketarekin. Jubeniletan ere, baina Gorengo Mailan jokatzen duen taldeak 1-4 irabazi zion Ikasberriri.

Denboraldi honetan, bestalde, helduen mailan bi talde izango ditu Urkik: Gorengo Mailan parte hartuko duen taldearekin batera, beste batek 1. Erregionalean izango da. Bi talde horiek garaile izan dira orain arteko lagunartekoetan: Gorengo Mailakoak 0-4 irabazi zion Ikasberriri (Maguna, Gabi, Aner eta Argente goleatzaile), eta Lurraldekoak 1-2 Elorrion (Marti eta Moisesen golekin).