Urkiko jaiak euripean, baina giro onean
2013/06/10
00:00
eta kitto!
Asteburuan euria bota eta bota izan arren, giro onean eman zuten asteburua Urki aldean. Hori bai, egitarauak aurreko urteetan antolatutakoari jarraituta ere, aurten beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili da ekitaldi guztietan. Edozein modutan ere, Arrateko Andra Mari ikastetxeak eta auzoko beste arkupeek jaia salbatzea lortu zuten eta aurreikusitako jarduera guztiak egin ziren. Argazkiak ikusteko hemen klikatu.