Urkiko jaiak gaur abiatuko dira, Ustekabek eta eMePebo5t taldeak girotuta

Urkiko jaiak gaur abiatuko dira, Ustekabek eta eMePebo5t taldeak girotuta
2013/06/07 00:00
eta kitto!

Gaur hasi eta domekara arte ospatuko dira Urkiko jaiak. Egitarauak urterokuari jarraituko dio, gutxi gorabehera eta jaiari gaur (barixakua, hilak 7) ekingo diote. Besteak beste Ustekabe fanfarrekoak kalejiran ibiliko dira auzoko kaleak musikarekin alaitzen. Arrateko Andra Mari ikastetxean jokoak egingo dituzte eta Cepa taberna parean, berriz, urteroko moduan auzoko nagusieri omenaldia egingo diete. Gauean, 23.30etatik aurrera kontzertua emango dute eMePebo5t taldekoek. Egitarau osoa jarraian irakurri dezakezue:

Ekainak 7, barixakua
19.00.- Jaien hasiera. Arrateko Andra Mari herri-ikastetxean.
19.15.- Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
19.30.- Jokoak. Arrateko Andra Mari herri-ikastetxean.
19.30.- Auzoko nagusiei omenaldia. Cepa taberna parean.
20.00.- Txikiteoa, Ustekabe fanfarreak girotuta.
23.30.- Kontzertua eMePebo5t taldearekin.

Ekainak 8, zapatua
11.00.- II. Txiki Krosa.
11.30.- Diana, gaitajoleekin.
12.30.- Karate, aeroboxing, batuka box, tai-chi, poniak…
12.30.- Salda eta txorizoa. Cepa eta Vila tabernen pareko arkupeetan.
16.00.- Umeendako parkea. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
17.00.- XII. Toka eta igel-toka txapelketa. Polonia Etxeberrian.
19.00.- Cava eta otarrainska jaia auzoko tabernetan, Rio Samba Show taldeak girotuta.
21.45.- Herri-afaria. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
23.30.- Berbena, Continente orkestrarekin. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Ekainak 9, domeka
10.30.- Mendi-martxa, Atzegikoekin.
11.00.- Diana.
11.00.- V. Urki-Galdaramiño-Topinburu-Urki mendi-lasterketa.
12.30.- Meza. San Jose Obrero elizan.
12.30.- XV. Paella lehiaketa.
14.00.- Epaimahaiak paella lehiaketako irabazleak zeintzuk diren esango du.
16.45.- Umeendako jaia eta berbena. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.00.- Txokolate-jana. Sari-banaketa. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.30.- Umeendako berbena. Txupinazoa eta jaien amaiera. Arrateko Andra Mari ikastetxean.