Urkiko jaiek asteburua beteko dute

Urkiko jaiek asteburua beteko dute
2014/06/06 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 6) hasiko dira Urkiko jaiak, 19.00etako txupinazuarekin eta jarraian Ustekabekoek egingo duten kalejirarekin. Hortik aurrera eta domekara arte nahi beste ekitalditan parte hartzeko aukera egongo da, jai batzordekoek programa bete-betea prestatu dute-eta. Egitarau osoa jarraian:

Barixakua 6
19.00.- Urkiko jaien hasiera. Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
19.30.- Jokoak.
19.30.- Nagusiei omenaldia (Cepa taberna parean).
20.00.- Txikiteoa, Ustekabek lagunduta.
23.00.- Kontzertua: The Vartools, Lentejuelas eta AZ/DZ. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Zapatua 7
11.00.- III. Txiki Krosa (Urki-Kurutzekuan).
11.30.- Diana, Eibarko Galiziako Etxeko gaita-jotzaileekin.
12.00 / 14.00.- Umeendako jolasgunea eta karate, aeroboxing eta zumba erakustaldiak.
12.30.- Salda eta txorizoa (Cepa eta Vila tabernen parean).
16.30 / 18.30.- Umeendako jolasgunea.
17.00.- XIII. Toka eta igel-toka txapelketa (Rioja taberna parean).
19.00.- Cava eta otarrainska jaia, Tarumba Percusion taldeak alaituta.
21.45.- Herri-afaria.
23.30.- Berbena, Ciclon orkestarekin. Arrateko Andra Mari ikastetxean.

Domeka 8
09.30.- Mendi-martxa, Atzegikoekin.
11.00.- Diana, dultzainero eta trikitilariekin.
11.00.- VI. Mendi Lasterketa.
12.30.- XVI. Paella Lehiaketa.
13.00.- Meza (San Jose elizan).
14.00.- Paella lehiaketaren epai-mahaiaren erabakia.
16.45.- "Hoy fiesta" antzezlana, Trapero taldearen eskutik.
18.00.- Txokolate-jana eta sari-banaketa.
18.30.- Arno DJ.
20.00.- Jaien amaiera. Arrateko Andra Mari ikastetxean.