Urkiko jaietako egitaraua aurkeztu dute
Gaur (barixakua, hilak 31) aurkeztu dituzte Urkiko Jai Batzordekoek datorren asteburuan ospatuko diren auzoko jaiak. Egitarauak urterokoari jarraituko dio, "aldaketa txiki batzuk izango badira ere". Izan ere, egitaraua osatzeko 15.000 euroko aurrekontua erabili dute eta horri moldatuta antolatu dituzte jai-egitaraua osatzen duten ekitaldiak. Jarraian programa osorik irakur dezakezue:
Ekainak 1, zapatua
10.00.- XI. Foball Txapelketa Triangularra. Unben.
Ekainak 7, barixakua
19.00.- Jaien hasiera. Arrateko Andra Mari herri-ikastetxean.
19.15.- Kalejira, Ustekabe fanfarrearekin.
19.30.- Jokoak. Arrateko Andra Mari herri-ikastetxean.
19.30.- Auzoko nagusiei omenaldia. Cepa taberna parean.
20.00.- Txikiteoa, Ustekabe fanfarreak girotuta.
23.30.- Kontzertua eMePebo5t taldearekin.
Ekainak 8, zapatua
11.00.- II. Txiki Krosa.
11.30.- Diana, gaitajoleekin.
12.30.- Karate, aeroboxing, batuka box, tai-chi, poniak…
12.30.- Salda eta txorizoa. Cepa eta Vila tabernen pareko arkupeetan.
16.00.- Umeendako parkea. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
17.00.- XII. Toka eta igel-toka txapelketa. Polonia Etxeberrian.
19.00.- Cava eta otarrainska jaia auzoko tabernetan, Rio Samba Show taldeak girotuta.
21.45.- Herri-afaria. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
23.30.- Berbena, Continente orkestrarekin. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
Ekainak 9, domeka
10.30.- Mendi-martxa, Atzegikoekin.
11.00.- Diana.
11.00.- V. Urki-Galdaramiño-Topinburu-Urki mendi-lasterketa.
12.30.- Meza. San Jose Obrero elizan.
12.30.- XV. Paella lehiaketa.
14.00.- Epaimahaiak paella lehiaketako irabazleak zeintzuk diren esango du.
16.45.- Umeendako jaia eta berbena. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.00.- Txokolate-jana. Sari-banaketa. Arrateko Andra Mari ikastetxean.
18.30.- Umeendako berbena. Txupinazoa eta jaien amaiera. Arrateko Andra Mari ikastetxean.