Urkiko jaietako kontzertuak zeintzuk izango diren jakinarazi dute

Ekainaren 5 eta 6ko asteburuan ospatuko dira jaiak Eibarko auzo horretan
Urkiko jaietako kontzertuak zeintzuk izango diren jakinarazi dute
Jorge Gomez Akarregi, Lordwitch taldeko gitarra-jole eibartarra.
2026/05/04 12:40
Ekhi Belar Errasti

Oraindik hilabete falta da Urkiko jaietarako, baina bertako jai-batzordea hasi da ekintzak zehazten. Horrela, bertan egingo diren kontzertuen berri eman du sare sozialen bitartez, eta hauek izango dira.

 

Ekainak 5, ostirala (22:00etatik aurrera)

Lordwitch

Rythmachin

Urkari

 

Ekainak 6, larunbata (23:00etatik aurrera)

Estopaos