Urkizuk hartuko ditu bihar, ostirala, Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak
2022/01/27
11:45
eta kitto!
Torrekuari lekukoa hartuz, Urkizuko parkean egingo dira bihar, urtarrilak 28 ostirala, Barixakuak Jolasian ekimenaren barruan ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen dituen jolasak. Arratsaldeko 17:00etan jasita ordubeteko jolasa-saioa egingo da lau begiraleren laguntzarekin. HH3 eta LH2 mailen arteko umeentzako jolasak izango dira, doan. Osasun-neurriak zaintze aldera, umeak etorri ahala egingo dira taldeak.
Joan den ostiralean Torrekuako parkean egin zituzten jolasak.
![Barixakua-1M1.jpg Barixakua 1M](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/barixakua-1m1.jpg/@@images/image-0-e3ff27645b56eea68d2848267c561a7b.jpeg)
![Barixakuak-3M.jpg Barixakuak 3M](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/barixakuak-3m.jpg/@@images/image-0-0ddfe3b0dccd95167aa50a0a04016f61.jpeg)