Urkizuko parkeak hartuko ditu gaur Barixakuak Jolasianeko urriko azkeneko jolasak
Azaroan berriro itzuliko dira jolasak auzoetara
                
                    2024/10/25
                    08:18
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Gaur, barixakua, Urkizuko parkean egingo dira Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasak. ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimena 17:00etatik 18:00etara egongo da Urkizu aldean. 2 eta 8 urte bitarteko haurrek jolas dibertigarrietan parte hartzeko aukera izango dute, doan.
Azaroaren 8an berriz itzuliko da Barixakuak Jolasian herriko hiru auzoetara.
