Urkizuko parkean egingo dira gaur Barixakuak Jolasianeko jolasak
Eguraldiak laguntzen badu 17:00etan hasiko dira jolasak eta ordubete iraungo dute
2026/01/30
08:07
eta kitto!
Hilabeteko azkeneko saioa izango du gaur arratsaldean Barixakuak Jolasian ekimenak. Urkizu auzoaren txanda izango da eta bertako parkeak hartuko ditu jolasak. 2 eta 8 urte bitarteko haurrek izango dute parte hartzeko aukera, doan, 17:00etan hasita 18:00ak arte.
Hurrengo saioa otsaila amaieran izango da, otsailaren 27an, hain zuzen, eta jolasok Txaltxa Zelaira itzuliko dira.