Urkizutik Untzagaraino tantanez tantan igo zen gantxilla
2012/05/21
00:00
eta kitto!
Hirugarrenez ospatu genuen zapatuan Tantanez Tantan euskeraren aldeko jaialdia, Urkizuko iturrian gantxilla urarekin bete eta Untzagaraino eskurik esku pasatuta. Eibartar mordoak hartu zuen parte, euriarekin beldurtu barik ilada luzea osatuta eta, gainera, jaialdiaren aitzakiarekin, herriko hiru talderi omenaldi txikia egin zitzaien ibilbidean: Urkizuko iturrian bertan Asola Berri elkarteari, bere sorreraren 50. urteurrenarengatik; Ibarkurutzen Casino Artista Eibarrés-i, bere sorreraren mendeurrenean; eta Untzagan Armeria Eskolari, honek ere bere sorreraren mendeurrena ospatzen dihardu-eta. Argazki-bilduma ikusteko hemen klikatu.