Urrezko mendea umore klabean gaur Coliseoan
2013/03/18
00:00
eta kitto!
Madrilgo Ron Lalá konpainiak gaur (astelehena, hilak 18) 20.30etatik aurrera Siglo de Oro, Siglo de Ahora (folía) antzezlana eskainiko du Coliseoan, pieza laburren jai barrokoaren bertsio gaurkotua, entremes, jakara, mojiganga, erromantze, kanta eta beste pieza labur askoren bilduma. Euskal Herri mailako estreinaldia izango da eta sarrerak ikuskizunaren aurretik Coliseoko txarteldegian bertan egongo dira salgai, 15 eurotan.