Urriaren 19rako prestatu du Udazkentraila Kalamua Korrikalari Taldeak

14,6 kilometro eta 835 metroko desnibela izango duen trail irteera izango da
Urriaren 19rako prestatu du Udazkentraila Kalamua Korrikalari Taldeak
2025/10/01 11:07
eta kitto!

Kalamua Korrikalari Taldeak Udazkentraila antolatu du urriaren 19rako, zapatua. Antolatzaileen berbetan, ibilbide erraza izango da, “zailtasun teknikorik gabe”. Euren kalkuluen arabera, parte-hartzaileek 3 ordu eta 3 ordu eta erdian egingo dituzte ibilbidearen 14,6 kilometroak, 835 metroko desnibel positibo metatua gainditu beharko dutelarik.

Udazkentraila Toribio Etxebarria kalean hasiko da, 08:30ean, eta toki berean amaituko. Doako jarduera izango den arren, aurretik izena eman beharko da antolatzaileei lana errazteko. Horretarako, galdetegi hau bete beharko delarik.

Ibilbidearen profila hemen aurkitu dezakezue.