Urtarrilaren 17an hasiko da NIRE ONGIZATE EMOZIONALA ZAINTZEN tailerra Untzaga Gizarte Etxean
2024/01/03
12:41
eta kitto!
Urtarrilaren 17an ekingo zaio Osakidetzak bultzatutako PAZIENTE BIZIA ekimenari Untzaga Gizarte Etxean. Hiruhileko honetan NIRE ONGIZATE EMOZIONALA ZAINTZEN tailerra eskainiko da, eta emozioak lantzeko eta zaintzeko aukera emango digute Osakidetzako profesionalek.
Zentroko arduradunek azaldu diguetenz, "ikastaro hau 7 astetan izango da, dohan, eta toki mugatuak daude. Beste hiri batzuetan arrakasta handikoa izan da eta horregatik ekarri dugu Untzagara". Lehenengo saioa hilaren 17an izango da, 16:00etatik 18:30etara.
Izena emateko: Untzagako Bentania bulegoan, lanegunetan 10:00etatik 12:00etara, 657155551 Whatsappean edo actividades@jubiletxeuntzaga.com posta helbidean.