Urteko batzarra egin du ...eta kitto! Euskara Elkarteak
2017/03/16
20:30
eta kitto!
Gaur arratsaldean egin du …eta kitto! Euskara Elkarteak Urteko Batzar Nagusia, batzarrerako deialdian jasotako gai-zerrendari jarraituta. 2016. urtearen inguruko balorazioarekin ekin diote batzarrari Ainara Argoitia elkarteko presidenteak, Maider Aranberri idazkariak eta Ainara Labado elkarteko normalizazio arloko arduradunak.
Esan dutenez, “urte emankorra izan zen iazkoa. Berbetan programak garapen handia izan zuen, Ongi Etorri Berbetanera programa berria martxan ipini zen, astekaria 28 orrialde izatera itzuli zen eta webgunea ere proiektuentzat plataforma egokia dela ikusi dugu”.
Bestalde, 2017. urteari begira egindako proposamenak hauek izan dira: Berbetan egitasmoa auzoetara zabaltzen jarraitzea, Dendari eta Ostalariak Berbetan esparruka lantzea, Ongi Etorri Berbetanera sendotu eta garatzea, Euskeraz Primeran! kanpaina herritarrentzat zabaltzea eta Illunabarrian eta, oro har, gaur egungo proiektuei zein lantaldeari eustea.
Batzarrera joan diren bazkideek 2017rako bazkide-kuotak iazko berdinak izatea onartu dute: 16 urtetik beherakoentzat 5 euro; langabea, ikasle, jubilatu eta etxekoandreentzat 15 euro; eta beharginentzat 45 euro.
Eta, horrekin batera, iazko zuzendaritzan aldaketa batzuk egitea onartu da: Ekaitz Olaizola izango da presidentea, Ainara Argoitia ordezkatuz, eta bigarren hau bokal izatera pasatuko da. Moisés Gonzalezek presidente-ordea izaten jarraituko du: Maider Aranberri idazkaria; Marisol Uriarte diruzaina; eta bokalak Ana Aizpurua, Leire Alberdi, Aitor Alberdi, Ainara Argoitia, Julian Fernandez, Jon Mardaras, Anartz Mitxelena, Ane Urkiola eta Joxe Mari Ulazia.