Urtero bezala, eibartar askok eraman dituzte San Blas opilak bedeinkatzera

Eibarko eliza gehienetan ospakizun bereziak egin dituzte, sanblasak bedeinkatzeko.
2026/02/03 17:09
Silbia Hernandez Arrazola

San Blas eguna izanik, ohiturari jarraitu diote eibartar askok aurten ere eta, goiz osoan zehar herriko elizetan egin diren ospakizunetara joan dira, sanblasak bedeinkatzera. Goiztiarrenak Arraten 08:30ean ospatu den mezan izan dute sanblasak bedeinkatzeko aukera. Bestela, jendetza elkartu da 11:00etan Estaziño kaleko San Agustin elizan egin den ospakizunean, eta hala gertatu da 12:00etan Karmengo Amaren elizan egindakoan ere. Bedeinkapen ia guztiak goizez izan dira, baina oraindik ere opilak bedeinkatzeko aukera dago gaur (otsailak 3), 19:00etan Karmengo Amaren elizan ospatuko duten mezan.