Usartza Txistu Taldearen kontzertua Bilboko Euskaldunan
Bihar (eguaztena, hilak 11) Usartza Txistulari Taldeak Bilboko Euskalduna Jauregian (A3 aretoan)kontzertua emango du, 20.00etan. Bilboko Udal Txistularien Bandako neguko denboraldiaren barruan kokatutako emanaldian. Sarrera librea da, aretoa bete arte. Bilboko txistulariek "euskal musika popularraren difusioan ibilbide historiko handia duen taldea" omendu nahi izan dute, eibartarrak biharko kontzertuan parte-hartzera gonbidatuta. Bere sorreraren 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dagoen Usartza taldeak errepertorio klasikoko Isidro Ansorena eta Pepe Andoain moduko autoreak garaikideak diren beste batzuekin uztartuko ditu Bilboko kontzertuan.
Usartza Txistu Taldearen lehen kontzertua 1935eko apirilaren 16an izan zen, lau urte lehenago aldarrikatutako Errepublikaren oroimenez, Musika Bandak urtero eskaintzen zuen kontzertuaren atsedenaldian. Gaur egun hamar musikarik osatzen dute taldea: Elena Pérez (lehen txistua eta zuzendaria); Enrike Montero, Iratxe Giménez, Mireia Astiz, Ainhoa Urkizu eta José Miguel Laskurain (lehen txistuak); Asier Castelos eta Javier Zorrakin (bigarren txistuak); Germán Ereña (silbotea); eta Iñaki Orbegozo (perkusioa). Mari Sol Arrillaga soinujolearekin batera eskainiko dute emankizuna.