USARTZA txistulari taldea: “San Juan Zortzikoa eta San Juan bezpera barru-barruan daramatzagu”
2020/06/22
13:03
eta kitto!
Aurtengo Sanjuanetan ezingo dugu ohiko moduan parte hartu. Baina ekitaldi batzuk streaming bidez jarritu ahal izango dira. Horietako bat Usartza Txistulari Taldeak urtero San Juan bezperan eskaintzen duen San Juan Zortzikoa izango da. Aurten, Untzaga plazan izan beharrean udaletxeko patioan izango da, publiko barik, eta ordenagailu, tablet edo mugikorren pantailen bitartez jarraitu ahal izango dugu. Horrez gain, hurrengo egunean Coliseoan izango dira Kezka dantza taldearekin batera. Usartza taldeko Enrique Monterok guztiaren berri eman digu.
Zeinek esango zigun hainbeste urtetan San Juan bezperan jo duzuen "San Juan Zortzikoa" aurten internet bitartez zabalduko zenik.
Hori da daukagun egoera eta errealitatea. Urtero bezala, bihar, goizeko 11:00etan joko dugu, baina aurten Untzaga plazan izan beharrean udaletxeko patioan izango da, aurrez aurreko publikorik gabe. "San Juan Zortzikoa" jo ondoren beste pieza herrikoiak joko ditugu jarraian. Gurekin izago dira Unai Cabanzon eta Danel Montero tronpetak eta gure taldekidea den Iñaki Orbegozo tronpa. Gainera bandan izan diren hainbat txistulari eta musika eskolako bi ikasle izango dira, Asier Gisasola eta Leire Arrizabalaga.
Aurten bizi dugun egoera dela-eta, ez duzue kalejirarik egingo, ezta?
Ez, aurtengo jaietan ez da kalejirarik izango. Zortzikoa eta horren ondoren herriko kaleetatik egiten dugun kalejira San Juan jaietako lehen ekitaldiak izaten dira (nahiz eta beti esaten den jaiak dultzaineroekin hasten direla). Guretzako egun zoragarria izaten da, polita eta berezia. Kalerik kale joaten gara gure herriko jaiak iragartzen, giroa berotzen eta jendea animatzen; 13:00etan Estaziñora iristen gara dultzaineroei ongietorria emateko. Egun hori barru-barruan daramagu. Aurten ez da horrela izango... baina tira! Ahal dugun guztia egingo dugu jaiei kolorea jartzeko, streamming bitartez bada ere. Hurrengo egunean, Coliseoan egongo gara Kezka dantza taldearekin.
Zalantza barik jaiak beste modu batean bizitzea tokatu zaigu herritar eta eragile guztioi...
Guztiok arduraz jokatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Eta desberdina izango dela jakin arren, ea lortzen dugun gutxienez kolore apurtxo bat jartzea.
Azken hilabeteetako isiltasunaren ostean, apurka-apurka, berriro hasi gara txistuen doinuak entzuten....
Euskal Jaian parte hartu genuen, eta ekainaren 14an konfinamenduaren osteko lehen kalejira egin genuen. Jendeak (balkoietatik zein kaletik) asko eskertu zigun. Kontuan izan behar da gu talde txikia garela eta kalejirak goizean egiten ditugula. Gure ekitaldietan ez da jende pilaketarik egoten. Beraz, segurtasun neurri guztiak beteta, arrisku barik egin daitezke.
Aurtengo Euska Jaia oso berezia izan da. Segurtasun-neurri guztiak betez, Kezka-ko dantzariekin kaleak girotzen jardun zuten Usartza taldeko kideek.
Beraz, desiatzen zaudete berriro ere kaleak alaitzen hasteko.
Hurrengo asteetan normaltasunera bueltatzea espero dugu. Gu oso animatuta gaude! Gure lana oso gustora egiten dugu txistulariok. Eta, aldi berean, herritarrekin nolabaiteko konpromiso edo betebaheharra daukagula uste dugu. Neurri guztiak hartuta, uste dugu posible dela herriko giroari kolore apurtxo bat jartzea.
Zein da txistulari taldearen egoera une hauetan? Badago erreleborik?
Txistulari gutxi gaude Eibarren, eta egiten dugun lanaren helburuetako bat da, hain zuzen, txistua herritarrei gerturatzea eta ezagutzera ematea, musika eskolan ikastera animatu daitezen. Hemendik urte batzuetara taldea bizirik jarraitzea gustatuko litzaiguke.