Usartza Txistulari Taldeak kontzertua eskainiko du domekan Untzagan
Usartza Txistulari Taldeak kontzertua eskainiko du domekan, apirilak 6, Udaltxeko arkupeetan, 12:45etik aurrera. izaera eta estilo anitzeko egitaraua prestatu dute:
- ATIARNO (fandangoa eta arin arina) - P. Onraita
- SOKA DANTZA - J.I. Ansorena
- DOINUA ETA BARIAZIOAK - W. A. Mozart
- "AMAYA" OPERAren EZPATA DANTZA - J. Guridi
- AGUSTIN, XANTIN ta JUAN JOXE (Rapsodia) - I. Ansorena
Domeka honetako kontzertuan, txistuaren doinuak entzuteaz gain, txistulari taldearen 90. urteurrenaren harira izango diren hurrengo emanaldiak emango dituzte ezagutzera. Usartzakoen esanetan, "duela 15 urte, 2010ean, kontzertu eta emanaldi bereziekin ospatu genuen 75. urteurrena, lehen txistulari banda hark lehenengo kontzertuan jo zituzten obrak interpretatuz. 75. urteurren horretatik aurrera, beste 15 urte bete ditugu emanaldiekin, eta Musika Eskolaren eta Udalaren laguntza izan arren, ez da erraza txistulari berriak erakartzea, urteek aurrera egin ahala, gure hirian errotuta dagoen tradizioa ez galtzeko. Aurten ere merezi duen ilusioarekin ospatu behar dugu 90. urteurren hau".