Ustekabek sagardo kupela ipiniko du Arraten

Ustekabek sagardo kupela ipiniko du Arraten
2013/09/06 00:00
eta kitto!

Zapatuan Elorrioko jaietan 17.30etatik aurrera eskainiko duen emanaldiarekin agurtuko du Ustekabe fanfarreak aurtengo uda. Eibartarrak estreinekoz izango dira Elorrioko jaiak girotzen, baina biharkoa ez da uda honetako estreinaldi bakarra izango, Dima eta Mutrikun ere lehenengoz jardun zuten-eta. Aipatutako emanaldiez gain, taldearen udako agendan honezkero finkatuta dauden beste hainbat saio eskaini ditu Ustekabek, besteak beste Ubiden, Eibarren, Ermuan, Castañaresen (Errioxan) eta Bilbon. Bestalde, ikasturte berrirako kontratazioa zabalik dagoela azaldu dute. Interesa duenak telefonoz (649933512), e-mailez (ustekabe@gmail.com) edo www.ustekabe.com webgunean eskaera-orria beteta jar daiteke fanfarrearekin harremanetan.
Bestalde, aste honetan jakinarazi dutenez, Ustekabek Arrateko jaietan sagardo kupela ipiniko du zelaian, "eibartarrek zelaian txotx egiteko aukera izan dezaten". Goizetik hasita sagardoa, txorizo pintxoak eta gabonetarako errifak ipiniko ditu salgai.