Ustekabekoak Zorrozan izango dira bihar

Ustekabekoak Zorrozan izango dira bihar
2012/10/05 00:00
eta kitto!

Ustekabe fanfarreak bihar (zapatua, hilak 6) Zorrozan (Bilbo) egongo da, Turutarra fanfarrearen XXX. urtemugaren harira. Ekitaldia eguerdian hasiko da, eszenatoki gainean, eta bazkalostean auzoko goiko partean jarraituko dute joten. Amaieran plakak emango dituzte. Ustekabekoak aurretik ere izan dira Zorrozan eta Turutarrako lagunak, berriz, Eibarren izan ziren Ustekaberen V. urteurrenean. Talde bien arteko harremana orain dela 8 urte hasi zen. Biharkoarekin agurtuko dute uda sasoia Ustekabekoek, hamaika ekitaldi eskaini eta gero (Ubide, Eibar, Elgeta, Gasteiz, Bergara, Errioxa, Laudio…).