Uxue Alberdi, idazlea: “80. hamarkadak orduko umeoi nola markatu gintuen kontatu nahi nuen”
2018/03/02
10:32
eta kitto!
‘Jenisjoplin’ Uxue Alberdiren bigarren eleberria izango da mintzagai martxoaren 6an, martitzena, 19:00etan Portalean egingo den ‘Idazlearekin harixa emoten’ saioan. Elgoibarko idazlea eroso sentitzen da horrelako solasaldietan, “liburuak bizirik jarraitzen duela ikusteko balio du”. Nagore Vargasen eta 80. hamarkadan jaiotakoen memoriak ekarriko dizkigu Alberdik.
-Nagore Vargasen istorioa kontatzen duzu liburuan. Nolako istorioa du Nagorek?
80. hamarkadaren hasieran euskal herri industrial bateko langile auzo batean jaiotako neska da Nagore. Nahiko identitate konplexua dauka hasieratik. Aitaren aldetik Espainiako hegoaldeko etorkinen alaba da, langile-klase eta zapalduen kontzientzia duen familiakoa, politizatua. Ama, bestetik, Euskal Herriko barnealdeko baserri bateko alaba gazteena da eta landa girotik, erlijioaren eta euskal mundutik ihes egiten du. Hiesaren eta heroinaren drama bizi du Nagorek etxean bertan. Gurasoak tabernariak dira eta 80. eta 90. hamarkadak lehen lerrotik biziko ditu. Bizi baldintzek eta aitak beragan egiten duen proiekzioak behartuta, bere buruaren irudi oso gogorra eta gotorra eraikiko du, izaera errebelde eta irmoko emakumea bihurtuz. 28 urterekin hiesa diagnostikatuko diote eta bere ahultasunarekin egingo du topo. Ahultasuna eta erruduntasuna kudeatu beharko ditu, eta bere identitatea eraikitzen hasi beharko da berriz.
-80. hamarkadan jaiotako pertsonaia izanik, ezin alderaketa ekidin. Zer dago Uxue Alberditaz eleberri honetan?
Asko. Ez naiz Nagore Vargas, baina nik idatzi dut. Elgoibarren jaio nintzen 80. hamarkadan eta Nagoreren pertsonaiaren bitartez islatu nahi nituen hainbat gai zeuden. Adibidez, sasoi horretako egoera sozial eta politikoak orduko ume eta nerabeoi nola markatu eta eragin gintuen. Bestetik, zure burua ahultasunetik berreraikitzea zer den ere jorratu nahi nuen, batez ere zure buruari ez diozunean ahultasunik baimendu izan.
-Eta zer dago Janis Joplinetaz?
Aitak albari jartzen dion ezizena da ‘Jenisjoplin’. Aitak zein emakume eta bizitza mota idealizatzen dituen islatzen du goitizenak. Pertsonalki beti eman dit atentzioa benetako Janis Joplinek. Asko gustatzen zait bere ume aurpegi borobila eta, era berean, daukan indarra, eta izaera errebelde, indartsu, kartsu eta eutsigabea. Nagoreren arima ondo harrapatzen du irudi horrek.
-Liburuan gai sakonak lantzen dituzu, baina estilo arinarekin. Erronka handia izan da idazle moduan?
Auto estetikoak eta estilokoak bat dira beti eta, estiloa definitzearen inguruan, nola kontatu bada zer kontatu. Literaturak funtzionatzeko sei gako berreskuratu zituen Italo Calvinok eta arintasuna zen horietako bat. Literaturak funtzionatuko badu, oreka bat egon behar da bizitzaren pisuaren eta hitzen arintasunaren artean bere ustez. Istorio honetan pisu handiko elementuak ikusten ditut, berunak bezala behera eramaten gaituztenak, eta erritmoaren eta hitzen bitartez irakurlea eta pertsonaiak beste arintasun batekin eramaten saiatu naiz.