Uxue Alberdi izan da Harixa Emoten tertulietako urteko lehenengo gonbidatua

"Hetero" liburuarekin etorri zen Eibarrera martitzeneko saiora
Uxue Alberdi izan da Harixa Emoten tertulietako urteko lehenengo gonbidatua
2026/01/21 08:24
eta kitto!

Urteko lehenengo saioa izan zuen atzo "Idazlearekin Harixa Emoten" euskarazko irakurle-taldeak. Uxue Alberdiren "Hetero" liburua irakurri dute eta idazle elgoibartarrarekin batera mamia atera zioten zortzi ipuinez osatutako liburuari. ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta Juan San Martin liburutegiak elkarlanean antolatzen dituzte saiook. Hurrengoa otsailaren 10ean izango da, eta, ordurako, Miren Amurizaren "Pleibak" liburua irakurri beharko dute irakurle-taldeko kideek.