Uztailaren 10 eta 11n Aran bailarara egingo dute irteera Deporreko mendi batzordekoek

Uztailaren 10 eta 11n Aran bailarara egingo dute irteera Deporreko mendi batzordekoek
2021/06/29 10:39
eta kitto!

Ekainaren 19 eta 20ko asteburuan eutsi zioten berriro asteburuetako irteerei Deporreko mendizaleek eta datorren asteko astebururako bigarren txangoa antolatu dute, oraingoan ere Pirinioetara. Aran bailarara egingo duten irteera horretan zapatuan, hilaren 10ean, 3.009 metroko Tuc de Molières igoko dute eta, hurrengo egunean, domekan, Tuc de Letassi (2.176 metro) eta Montcorbison (2.173 metrokoa) igoko dituzte.


Bertan parte hartzeko derrigorrezkoa da federatuta egotea eta izena gaurtik hasita eman daiteke Klub Deportiboan. Ohikoa denez, martitzen eta eguenetan, 19:30etik 20:30era, zain izango dituzue mendi batzordekoak interesatuen izenak jasotzeko. Bestalde, irteerako plazak mugatuta daude eta bidaian eta irteeran zehar COVID protokoloa aplikatuko da, mendian eta aterpetxean Kataluniako gobernuak ezarritako arauak betetzeaz gainera.