Uztailaren 3an, datorren barixakuan hasiko diren Amañako Jaien aurkezpena egin dute

Atzo ospatu genuen San Juan Txiki egunarekin sanjuanak agurtu genituen, baina jaiak ez dauka etenik gurean, gaur eguerdian Amañako Jaiak aurkeztu dituzte eta.
Uztailaren 3an, datorren barixakuan hasiko diren Amañako Jaien aurkezpena egin dute
2026/06/26 17:38
Silbia Hernandez Arrazola

Datorren asteburuan, uztailaren 3an (barixakua) hasiko dira jaiak, 19:00etan Iñaki Perurena harrijasotzaileak botako duen txupinazoarekin. Egun horretan izango dira umeen danborrada (txupinazoa bota eta jarraian) eta kontzertuak, Mugi Panderoa, Def con Dos eta Reincidentes taldeen eskutik. 

Zapatuan (uztailak 4), besteak beste, herri-bazkaria, Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna (17:45), nagusien danborrada (19:15), parrillada eta Skapale elektrotxaranga (20:30) eta berbena, Lisker taldearekin izango dira. 

Eta domekan (uztailak 5) haurrendako puzgarriak eta jolasak, Imperial de Guanajuato mariatxiaren kalejira eta kontzertua (17:30) eta berbena, besteak beste. 

Jaiak jarraipena izango du hurrengo asteburuan, uztailaren 10ean eta 11n, barixakuan izango den jubilatuen bazkariarekin eta zapatuko bertso-afariarekin. Jarraian daukazue aurtengo jaietarako antolatu duten egitaraua.

Aurkezpen ekitaldian Amaña es la Caña elkarteari aitortza egiteaz gain, Josean Alberdi “Gomak” gure artean jada ez dauden bi lagun, Joxe Mari Gorritiberea “Gorriti” eta Lourdes Urzuriaga omendu nahi izan ditu.

Uztailak 3, barixakua
19:00 Jai hasierako txupinazoa, Iñaki Perurena harrijasotzailearen eskutik.
19:00 Umeen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Pieza batzuk joko dituzte bi zahar egoitzen aurrean.
19:15 Umeen danborrada, Ermuko Irulitxa txarangak lagunduta. Amañako plazan.
20:30 - 23:00 Erromeria, Eibarko Mugi Panderoa taldearekin.
23:30 Musika kontzertu itzela, Def Con Dos eta Reincidentes taldeekin.
Oharra: Txosnan ogitarteko eta pintxo zerbitzua egongo da.

Uztailak 4, zapatua
10:00 - 14:30 Merkadillo Azoka, Amañako plazan.
14:30 Herri-bazkaria: paella. Plazan bazkaltzen ez duenari ez zaio edaririk zerbitzuko.
17:45 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emankizuna.
19:15 Helduen danborrada, Ermuako Irulitxa txarangak lagunduta, Amañako dorreetatik abiatuta.
20:30 Parrillada: saiheskia, txorizoa, oilasko-hegalak... .
20:30 - 23:00 Skapaie electro-txaranga, parrillada girotzeko.
23:15 Berbena, Eibarko Lisker taldearekin.

Uztailak 5, domeka
12:00 Txorizo-pintxoak, doan.
16:30 Gaztelu puzgarriak eta aparraren-jaia, hainbat jokoekin.
17:30 Kallejonada, Mexikoko Imperial de Guanajuato mariatxiarekin.
18:00 Kontzertua, Mexikoko Imperial de Guanajuato mariatxiarekin.
19:00 Txokolate-jana, gailetekin, umeentzat.
19:30 Txoriza-ogitartekoak salgai (1,5€).
19:30 - 21:00 Berbena, Koldo Bilboko DJ-rekin.
21:00 Jai-amaiera.

Uztailak 10, barixakua
14:30 Jubilatuentzako bazkaria, Amañako jubilatuen zentroan (Torrekua).

Uztailak 11, zapatua
14:30 Bertso-afaria, Andoni Egaña eta Irune Basagoitirekin. S.C.R. Amaña soziedadean.