V. Benito Ansola Sarirako ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea luzatu da
2019/09/02
15:20
eta kitto!
Irailaren 20ra arte luzatuko da V. Benito Ansola Sarirako proiektuak aurkezteko epea. 18 eta 36 urte arteko ekoizle gazteen lanak sustatzeko helburua du sariak. 3.000€ko saria jasoko du proiektu irabazleak. Aurrez, hiru lan aukeratuko ditu epaimahaiak, Lekeitioko Euskal Zine Bileran epaileen aurrean aurkeztu ahal izateko. Irabazlearen izena amaiera ekitaldian jakinaraziko da.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilerak euskal kultura zabaltzeko eta gazteei euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten laguntzeko antolatu dute bostgarren Benito Ansola Saria, EHUko Mikel Laboa katedraren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzaren laguntzarekin.
Amateurrak profesional bihurtzeko baliatu dezakeen giltza da Benito Ansola, euskarazko zinemagintza bultzatzeko. Irabazleak, 3.000 euroko saria jasotzeaz gain, bere lanaren gaineko ikusmira sortuko du, Euskal Zine Bileran estreinatuko baita gauzatzen duen proiektua.
Bostgarren edizio honetan parte hartu nahi duten gazteek, proiektuak (fikzioa, sortzailea, animazioa edota dokumentala) 2019ko irailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dituzte. Benito Ansola Sarien oinarriak hemen daude osorik eskuragarri.
Saritutako proiektuaren izena 2019ko Lekeitioko Euskal Zine Bilerako itxiera ekitaldian jakinaraziko da, azaroaren 30ean. Irabazleak, izendapena jaso eta 2020ko irailaren 4ra bitarteko epea izango du ikus-entzunezkoa bukatu eta antolakuntzari helarazteko.
Benito Ansola Sariak lau edizio bete ditu gazteei euskarazko ikus-entzunezko berriak ekoiztu ditzaten bidea zabalduz . David Zabala, Paul Urkijo eta Aitor Gametxo lekeitiarrak eta Joseba Ubeguraga gernikarra dira horren hiru adibide, baita Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas donostiarrak ere. Askok bide oparoa urratu dute Benito Ansola beka irabazi zutenetik.