Valenciaga Oroitzarrea argazki lehiaketa

Valenciaga Oroitzarrea argazki lehiaketa
2016/03/28 09:40
eta kitto!
Apirilaren 3an jokatuko den Valenciaga Oroitzarrearen harira argazki lehiaketa egingo da txirrindularitza proba horretako argazkiekin. Lehiaketara aurkezten diren lanak euskarri digitalean egon beharko dira, zuri-beltzean zein koloretan. Parte-hartzaile bakoitzak beste lehiaketaren batean sarituak izan ez diren 3 argazkiz osatutako bilduma bat aurkeztu ahal izango du, gehienez ere. Maiatzaren 3ra arte onartuko dituzte lanak, Eibarko Txirrindulari Elkartean (Pagaegi, 3 behean).
Bildumarik onenari saria 300 eurokoa izango da eta argazki onenak 100 euroko saria jasoko du. Informazio gehiagorako cce@clubciclistaeibarres.org helbidera idatzi daiteke.