Valentziako euriteengatik kaltetuak izan direnei laguntzeko materiala jasoko dute Eibarren
Ertzaintzaren etxean egingo da bilketa, gaurtik hasita hilaren 8ra arte
2024/11/04
11:02
eta kitto!
Valentzian gertatutako euriteek hondamendia eragin dute eta milaka lagun izan dira kaltetuak. 200 lagunetik gora hil dira, milaka dira zaurituak eta asko dira oraindik desagertuta daudenak. Valentziar askok dena galdu dute eta gertatutakoa latza izan den arren, orain datorrena ere ez da gutxiagorako izango.
Valentziarrak laguntza beharrez daude eta herritar-taldeak laguntza eskaintzeko prest agertu dira. Horrela, Eibarren, Ertzaintzaren etxean (Otaola kaleko 3. zenbakian) materiala biltzeko aukera emango dute gaurtik hasita hilaren 8ra arte, eguneko 24 orduetan.
Eguaztenean hiru tokitan
Egun hauetako bilketaz gain, eguaztenean jaimak jarriko dituzte herriko toki ezberdinetan materiala jasotzeko:
- Untzagan (11:30etik 13:30era).
- Urkizun (18:00etatik 20:30era).
- Toribio Etxebarria kalean (18:00etatik 20:30era).
Jasoko duten materiala
- Elikagai ez-galkorrak.
- Ura.
- Mantak eta eskuoihalak.
- Arropa (ahal bada, emakume, gizon eta umeen arabera sailkatuta).
- Linternak eta pilak.
- Maskara eta eskularruak.
- Pixoihalak.
(Argazkia: Jose Angel Sanchez Rocamora)