Valoriza enpresako beharginen lan-baldintzak hobetzeko borrokak jarraitzen du
2017/07/14
09:27
eta kitto!
LAB sindikatuak idatziz jakinarazi duenez, badira hilabete batzuk Eibarren etxez-etxeko asistentzia ematen duen Valoriza SL-ko beharginak enpresarekin negoziatzen hasi zirela, euren lan baldintzak hobetzeko asmoz. Beste ezer baino lehen, baina, hauteskunde sindikalak egin behar izan zituzten eta horrela aukeratu zuten LABen ordezkaria. Beharginek euren egoeraren berri emateko idatzi dutenez, “denbora honetan hamaika batzar egin ditugu zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin zein Eibarko udalarekin. Gure egoera dela eta kezkatuta azaldu ziren oposizioko taldeekin nahiz Eibarko alkatearekin ere bildu gara eta gure lan baldintza kaxkarrak direla eta gure kezka azaldu diegu denei. Horrekin batera, hainbat proposamen egin ditugu berehalako hobekuntzak lortzeko eta lan baldintzetan etorkizunean emon daitezkeen hobekuntzen oinarriak ezartzeko. Salatu ditugu, baita ere, Valorizako eta udalak berak kontratatu dituen beharginen artean, soldatetan zein baldintzetan, dauden aldeak. Ulertzeko modukoa da lan bera bi eskalaren arabera ordaintzea? LABek eta Valorizako beharginok lan berdinari soldata bera zor zaiola deritzogu. Hemen ikusi daiteke zerbitzuak kanpokoen esku lagatzeak (azpikontratak) lan baldintzak nola okertzen dituen”.
Hilabeteak eztabaidan pasatu eta gero, behargin bakoitzaren soldata nabarmen handitzea lortu dute: lanordu gordina 6’57 eurotan pagatzen zieten eta gaur egun, berriz, 13’10 eurotan. Laster beharginen ordezkariak eta LABeko liberatuak Valorizako zuzendaritzarekin bilera egingo dute, soldata igoerak nominetan eragiten dituen gai teknikoen inguruan berba egiteko. Diotenez, zuzendaritzak hitz eman du hobekuntza sozio-laboralak jasoko dituen enpresa-ituna proposatuko diela eta zuzendaritzak bilerara proposamen zintzoarekin joatea espero dute: “Guk pentsatzen dugu egiten dugun beharrak gizartean garrantzi handia duela. Zerbitzu publiko bat ematen dugu (bai, enpresa pribatu baten bitartez) premia duten herritarrentzat. Behargin guztiak andrak gara, kasualitatea ote da? Zergatik emakumeok betetzen ditugun lanpostuak izaten dira prekarioenak? Gizarte matxista batean bizi garela agerian lagatzen du honek eta, behargin zein andra moduan, diskriminazio bikoitza jasan behar dugu. Hamaika oztopori aurre egin behar izan diogu. Lan baldintzak hobetzeko eta kalitatezko zerbitzu publiko batzuen alde ari gara borrokan eta jarraituko dugu”.