Vanesa Salvadorrek irabazi du Sanandresak 2014 kartel lehiaketa
2014/10/24
00:00
eta kitto!
Iratxe Unanuek, Leire Kareagak eta Asier Lopez de Viñasprek osatutako epai-mahaiak aurtengo San Andres kartel lehiaketako irabazleak aukeratu ditu: helduen mailan Vanesa Salvador Ibañezek aurkeztutako I Love Sanandresak izenburukoak jaso du saria eta hori izango da jaiak iragartzeko erabiliko dutena. Umeen artean, 11 eta 14 urte bitartekoen mailan saria Marina Lahidalga Gimenok eskuratu du Ez izan asto eta etorri, txo! izenburukoarekin eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, irabazlea Lore Arregi Cabezon izan da, Eskegita izenekoarekin. Edizio honetan 81 lan lehiatu dira: 15 helduen mailan, 20 kartel 11 eta 14 urte bitartekoan eta 46 lan 10 urtera arteko kategorian.