Virginia Fernandez musikariak ‘Arimaren dantza’ kaleratu du, EP berriaren aurrerapena
Orain dela hiru urte ‘The Belly’ argitaratu ondoren, azaroaren 5ean disko berria aterako du Seda taldeak, Virginia Fernandez abeslari eta konpositore eibartarrak gidatzen duen proiektuak.
‘Un corzo en la carretera’ izango da disko berriaren izenburua eta egun hauetan ‘Arimaren dantza’ izeneko singlea kaleratu dute diskoaren aurrerapen gisa. Gainera, bideoklipa ere sortu du Cesar Pardoren (Marmitako produktions) eskutik.
Sakontasunezko artisautza lana
Mondo Sonoro aldizkariak jasotzen duenez, Virginia Fernandezek lan honetan beste soinu-espazio batzuk lantzen ditu, sakontasuna bilatuz eta abesti bakoitza artisau-lan bihurtuz.
Fermin Muguruza, Maika Makovski eta Atom Rhumba taldeekin jo duen Bobbi Relac artistak ekoiztu du lana eta, bere estudioan grabatzeaz gain, Martin Capsularen estudioan ere grabatu dute.
Martxaz beteriko ibilbidea
Virginia Fernandezek bide luzea egin du musikaren munduan (Toro y La Niña del Frenesí, Doctor Deseo, Jardín Infierno, Virginia y Los Machines...) eta, zenbait urtez geldirik egon ondoren, inoiz baino indar gehiagorekin itzuli zen 2021ean Seda proiektuarekin.