Wanna Funk zuzenean gaur gauerdian Koskor tabernan

Wanna Funk zuzenean gaur gauerdian Koskor tabernan
2013/05/10 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 10) gauerditik aurrera Wanna Funk taldekoek kontzertua emango dute Koskor tabernan. Taldea Bilbon sortutakoa izan arren, taldekide bi Eibarren bizi dira: Justin Fisher (ahotsa eta saxoa) eta Raquel González (teklatuak). Beste taldekideak Aitor Ruiz (bajua), Alex Fernández (bateria), Asier Medina (gitarra erritmikoa) eta Iñigo Garrido (gitarra-solista) dira.