We are apes, Hello!: “Talde introspektiboa gara, geure buruaz egiten dugu berba abestietan”
2022/05/27
12:11
eta kitto!
Mikel Pizarro eibartarrak eta Andoni Conde ermuarrak osatzen duten ‘We are apes, Hello!’ taldeak bere hirugarren EPa argitaratu dute: ‘Something happier’. Diskoak bost abesti ditu eta Bittor Sarasketa kaleko Zaizoi tabernan egin zuten aurkezpen ofiziala.
Hain zuzen ere Zaizoin geratu gara, euren etxean, lehen eskutik diskoaren nondik norakoak ezagutzeko. Bikotea oso pozik dago lortutako emaitzarekin eta taldeak lortu duen heldutasunagatik, urtero-urtero aurrerapausoak ematen baitituzte. ‘Something happier’ beste urrats bat da bide gozoa duen ibilbidean eta, lan berria euskarri digitalean entzungai egoteaz gain, biniloa ere jarri dituzte salgai.
Something happier’ da diskoaren izenburua. Pozik egoteko modukoa da diskoa ateratzea?
ANDONI: Beno, izenburuak abestien letrekin kontrastatzen du (barreak). Ingelesez egiten ditugunez, batzuk ez dira gure letrez jabetzen eta gauza alaiei buruz abesten dugula uste dute.
MIKEL: Letra tristeak eta musika alaia egiten dugu. Egia da, hala ere, disko honetan argi eta garbi positiboa den abesti bat dugula: ‘Moving on’. Aurrera egiteko animatzen duen abestia da.
Diskoa Barakaldoko ‘Hiriko Soinua’ saria irabaztetik sortu da. Nola gertatu da hori?
ANDONI: Bitxia izan da. Pandemiak bete-betean harrapatu gintuen abestien konposaketak egiten, baina etxean geratu ginela aprobetxatuz abesti bat sortu nuen itxialdian. Orduan, konfinamendua amaitu eta berehala, norbaitek ‘Hiriko Soinuak’ lehiaketaren Instagram kontuan etiketatu gintuen, lehiaketa irabazi genuela esanez.
MIKEL: Berria bat-batean iritsi zitzaigun! Bikaina izan zen, diskoa non grabatuko genuen pentsatzen genbiltzalako eta lehiaketaren saria disko bat grabatzea zelako.
Irabazi arren, zuen asmoei mugak jarri zizkieten edo pentsatuta zenutena egin ahal izan zenuten?
ANDONI: Eñaut Gaztañagarekin ‘Gaztain’ estudioan grabatu nahi genuen aspalditik, baina lehiaketakoek ‘Gaua’ estudiora eraman gintuzten. Grabatu aurretik abestiak amaitzeko denborarik izan ez genuenez, estudio egunak aurre ekoizpenak egiteko aprobetxatu genituen. Beraz, estudioa entsegu bat izango balitz bezala prestatu genuen eta estudiokoekin abestiei forma eman genien jo ahala. Esperientzia zoragarria izan zen. Kantuak grabatu ondoren, Eñauti eraman genizkion eta berak egin zituen nahasketak.
Diskoak bost abesti ditu. Zer bilatu duzue? Nolako diskoa dela esango zenukete?
MIKEL: Normalean ez dugu ezer egitea bilatzen, ez dago ideia orokorrik, baina azkenean abestiak bat datoz, antzeko gaia lantzen dutelako: tristura (barreak).
ANDONI: Gureak ez dira disko homogeneoak gaiei dagokienez, baina letrek existentzialismoa, beldurrak, antsietatea... lantzen dute. Ez dago kritikarik edo protestarik, adibidez. Musika talde instrospektiboa gara.
MIKEL: Geure buruaz egiten dugu berba abestietan, momentuz.
Hirugarren diskoa kaleratu duzue dagoeneko. Nolako momentuan zaudete?
ANDONI: Inoiz baino hobeto gaude! Demaseko aldartean, gogotsu, zuzenekoetan jotzeko gogoz, lagundu nahi gaituztenekin harremanak sendotzen, inoiz baino kontzertu gehiago jotzen...
MIKEL: Lan handia egin behar izan dugu horrela egoteko, baina lan gogorrak emaitzak eman ditu.
Musika egiteaz gain, taldearen irudia asko zaintzen duzue, diskoaren diseinua oso landua da, produktuak saltzen dituzue eta Wakame management sortu duzue. Zer da Wakame?
ANDONI: Musika taldeak autogestionatzeko eta kontzertuak bilatzen laguntzeko sortu dugun elkarte kulturala da. Horrela, izaera profesionala eman nahi diogu indibiduo moduan egin izan dugun lanari (promotoreekin edo jaialdiekin harremanak egin, adibidez).
MIKEL: Elkartean ‘Wicked Wizzard’ taldea eta gu geu gaude momentuz, baina Wakameren Instagram kontuaren bitartez edozein talde gurekin harremanetan jarri daiteke.
ANDONI: Disko berriarekin eta kontzertuekin nahiko lanpetuta gabiltza, baina oso egitasmo ona izan daitekeela uste dugu. Baita diskoak editatzeko ere, adibidez.
MIKEL: Gu horrelako laguntzen bila ibili izan gara eta, beraz, laguntza hori eskaini nahi diegu behar hori duten taldeei.