Western estiloko pelikulen musika San Juan jaiei agur esaten joateko
Eibarko Musika Bandak kontzertu berezia eman zuen atzo gauean, San Juan Txiki egunean.
2025/06/26
11:46
eta kitto!
Atzo, ekainak 25, emanaldi berezia eskaini zuen Untzagan Eibarko Musika Bandak. ‘Once upon a time in Untzaga’ saioak ikusleak txundituta laga zituen. Iaz ‘Eraztunen gizona’ pelikularekin egin bezala, aurten western estiloko pelikulen abestiak jo zituzten, pantailan pelikula ezberdinen irudiak agertzen diren bitartean. Horrela, ‘Los siete magníficos’, ‘Silverado’, ‘El bueno, el feo y el malo’ eta ‘Por un puñado de dólares’ bezalako pelikulen soinu-banden abestiekin gozatu zuen herriko plazan bilduko jendetzak.
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.