X. Amagandiko edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESIk
Debabarreneko ESIk, beste urte batez, Amagandiko edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa abiarazi du, amatasun-esnearen ikusgarritasuna eta normalizazioa gizartean sustatzeko helburuarekin. Lehiaketaren hamargarren edizioa da aurtengoa, eta parte-hartzea ama den emakumeei irekita dago.
Lehiaketan parte hartzeko, parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, kolorez edo zuri-beltzez. Argazkiak bidaltzeko, ondorengo dokumentuak ere bete eta bidali behar dira: izena emateko orria eta irudiaren erabilera eta zabalkunderako baimena. Bidalketak honako helbidera egin behar dira: BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus Parte-hartzeko epea 2025eko azaroaren 27ra arte egongo da zabalik.
Aurten, aurreko edizioetan bezala, irabazlearen argazkia Debabarreneko ESIk abenduan egingo duen Errekonozimendu Ekitaldian sarituko da, aurretik irabazlearen berri emanda.