Xabier Mendiaraz kiropraktikoak hitzaldia emango du maiatzaren 14an
Hitzaldia Eibarko Udal Euskaltegiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean kokatzen da.
2025/05/12
13:51
eta kitto!
Eibarko Udal Euskaltegiaren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, oraingoan, Xabier Mendiaraz kiropraktikoa izango da gure artean fisioterapiari buruzko hitzaldia emateko. Ekitaldia maiatzaren 14an, asteazkena, izango da Portaleko Areto Nagusian (2. solairua), 10:00etatik aurrera. Hitzaldi irekia izango da.
Fisioterapian diplomatua izateaz gain, Mendiarazek esku-terapian master ofiziala du, Madrilgo Europar Unibertsitatean, eta Espainiako Kiropraktika Elkarteko kidea ere bada.