Xaboia egiten ikasteko saioan jardun dute Ongietorri programako partaideek

Asteroko saioez gain, tailerrak ere eskaintzen dizkie ...eta kitto!-k
Xaboia egiten ikasteko saioan jardun dute Ongietorri programako partaideek
2025/11/05 08:17
eta kitto!

Xaboia egiten ikasteko saioan aritu ziren atzo Ongietorri programako dozena bat lagun. Bi ordutik gora iraun zuen ikastaroan hainbat xaboi egin zituzten teknika bera erabiliz baina kolore, itxura eta usain desberdinetakoak: labanda, laranja-lore, marrubi... eta pozarren irten ziren saiotik xaboi ederrak esku artean.

Ongietorri programak euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko aukera ematen die partaideei. Horretarako astean behin ordu eta erdiko saioak eskaintzen dizkie herriko auzo desberdinetan, baina, horrez gain, bestelako ekintzak ere eskaintzen dizkie, hala nola atzokoa bezalako tailerrak, Euskal Herria eta bertoko ohiturak ezagutzeko irteerak...