Xiba joko eta app berria kaleratu du CodeSyntax-ek
Egunean Behin eta Tagzania jokoak sortu ondoren, Xiba kaleratu du CodeSyntax enpresa eibartarrak. Dosi txikietan kontsumitzeko proposamena da, egunero denbora-pasa edo puzzle erako hiru joko eskaintzen ditu zortzi jokoko katalogo batetik, eta horiek ebazten saiatzea da kontua. “Buru-trebezia eta arintasuna neurtzeko jokoak dira”, sortzaileek diotenez.
Hiztegia eta hizkuntza aberasteko ‘Letra-zopa’ eta ‘Gaurko hitza’ bezalako erronkak eskaintzen ditu euskaraz; eta kalkulu matematikoa eta logika lantzeko, ‘Quento’ dago. Horiez gain, memoria bisuala (‘Bikoteak’), kontzeptuak lotzeko gaitasuna (‘Elkartu gaiak’), estrategia (‘Zaldunaren urratsa’) eta erreakzio abiadura (‘Klikatu’ edo ‘Aukeraketa’) neurtzen dituzten jokoak aurkituko ditugu.
Puntuazioak eta lehiakortasuna ere presente daude, baina bigarren plano batean. Sailkapen orokor bati begira egon ordez, Xibak zure markak beste erabiltzaileen batez bestekoarekin eta baita bakarka beste erabiltzaileekin ere konparatzeko aukera ematen dizu.
Gainera, zenbat eta egun gehiago jarraian jokatu, orduan eta luzeagoa izango da zure bolada.