Xose Lois Carreira, artista: “Garrantzitsua da publikoak obrekin interaktuatzea”

Xose Lois Carreira, artista: “Garrantzitsua da publikoak obrekin interaktuatzea”
2016/01/30 11:05
eta kitto!

Xose Lois Carreira eibartarrak umetatik izan zuen artearekiko zaletasuna. Hala ere, Arte Ederrak ikasteko erabakia udal pintura eskolan bere irakaslea izan zen Marina Barrenari esker hartu zuen. Urte askoan Galizian bizi den arren, Eibarrera bueltatu da “Gurutzatzen Diren Bizitzak” proiektua aurkeztera. Otsailaren 7ra arte Portalean egongo den erakusketa honek helburu solidarioa du, irabaziak Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak Erakundera bideratuko baitira.


- Zer aurki dezake publikoak erakusketan?
Artearen hainbat diziplina batzen dituen lan konpartitu bat; Iñaki Aranzabalekin batera egindako proiektua, hain zuzen. Artea eta literatura batzen ditu. Niri dagokidan alderdian, margolanak dira ehuneko handiena baina badaude egurrez edo granitoz egindako eskulturak ere. Bestalde, Aranzabalen 12 altxor literario daude, filosofia eta zibilizazioen historiari erreferentzia eginez, 12 momentu historiko gogoratzen dituztenak. Erakusketarekin transmititu nahi dugun mezua, nolabait, gure memoriaren ahultasunaz jabetzea da. Etengabe akats berberak egitera behatzen gaituen kondena hori islatu nahi dugu. Modu batean edo bestean, egunero eraikitzen dugu memoria eta eraikuntza hori galtzen bada, historian egin diren akatsak errepikatuko dira. Beraz, ezingo dugu gizartean aurrerakadarik egin. Memoriaren eraikuntza beharrezkoa da gizarte duinago baterantz abiatzeko, berdintasuna bermatzeko... Gaur egun arlo askotan ikus dezakegu, ez dugula ezer ikasi garai batean aurreko generazioek egin zituzten akatsetatik. Horren adibide dira, korrupzioa edo egoera ekonomikoaren larritasuna esaterako.

- Anbulatorioko parkean ikusgai dagoen eskultura ere proiektu honen parte da?
Bai, proiektua aurkezten duen lana da. Hala ere, leku hori behin-behinekoa da, erakusketaren amu bezala jarritakoa. Ondoren, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Amañan inauguratuko den Berdintasunaren Pasealekuan finkatuko da, proiektuak egiten duen aurrerapausoaren eta berdintasunaren aldeko deia eta pasealekuaren kontzeptua bateratuz.
Garrantzitsua da publikoak lanekin interaktuatzea eta museo batean egon daitezkeen arauak edo beldurrak ezabatzea. Gustuko dut haurrek edo gazteek eskulturekin jolastea, materialak ukitzea, eta etorkizuneko belaunaldiak benetan artearen inguruan hazten ikustea.

- Zer deritzozu lanak leku publikoetan kokatzeari?
Garrantzitsua da publikoak lanekin inter aktuatzea eta museo batean egon daitezkeen arauak edo beldurrak ezabatzea. Gustuko dut haurrek edo gazteek eskulturekin jolastea, materialak ukitzea, eta etorkizuneko belaunaldiak benetan artearen inguruan hazten ikustea.