XX. eguen zuri argazki lehiaketa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak
2017/02/15
09:48
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, XX. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatu du, besteak beste, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.
Lehiaketa "Aratusteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatu da. Argazkiek ez dute zertan Eibarko aratuste edo Eguen Zurikoak izan behar.
Lehiaketa irekia da zaletu guztientzat.
Parte hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu, eta argazkiak koloretan nahiz zuri beltzean aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izan beharko du ( 40x50 zentimetro izango du).
Argazkiak Arrate Kultur Elkartean -Zuloagatarren 3, Eibar-, lehen solairuko bulegoetan edota KULTU taberna- kafetegian jasoko dira, Barruan sobre batean, lanaren izena, egilearen izen- abizenak eta kontakturako telefonoa dituztela.
Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaletako martitzena (otsailak 28) pasa eta 4 astera izango da, hau da, MARTXOAK 29, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan
Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko.
Sariak: Argazki onenari, 160 euroko saria; bigarrenari, 100 euroko saria, eta hirugarrenari, 60 euroko saria.
Sarien banaketa Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera egingo da, APIRILAK 12, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan.
Aurkeztutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira, apirilaren 12tik 21era.
Saritu gabeko lanak apirilaren 24tik maiatzaren 20ra arte jaso ahal izango dira elkarteko bulegoan, astelehen, martitzen eta eguenetan goizeko 10,30etatik 12,30etara eta eguaztenetan arratsaldeko 17,00etatik-19,00etara.
Informazio gehiago: bulegoan, 943 20 22 99 ( utzi mezua erantzungailuan), edo arratekultu@gmail.com