XXV. Eibarko Duatloia Aitziber Urkiolarentzat
2016/03/07
11:52
eta kitto!
Saltoki taldeko atleta eibartarrak, proba irabazteaz gain, jokoan zegoen Gipuzkoako Duatloi Sprint txapela jantzi zuen zapatu arratsaldean euria geratu barik jokatutako lasterketan. Antxitxiketan egin beharreko zazpi kilometro eta erdi eta bizikleta gainean egindako 19 kilometroko ibilbidea osatzeko ordubete, 3 minutu eta 43 segundo behar izan zituen Aitziber Urkiolak, Tolosaldeko taldeko Maialen Lopez bigarrenari 44 segundo aterata.
Gizonezkoetan Mugarra Triatloi Taldeko Oier Ariznabarreta izan zen garaile, 52 minutu eta 8 segundoko denborarekin, atzetik sartu zen Ondarretako Xabier Tijerori 36 segundo kenduta. Eibar Triatloi Taldeko bi lagun, Pello eta Txomin Osoro anaiak, hamar lehenen artean amaitu zuten: parte hartzen duen ia proba guztietan podiumean edo podiumetik gertu amaitzen duen Pello laugarrena izan zen eta Txomin anai gaztea hamargarrena. Gizonezkoetan hirugarren sailkatuak, Hossain Kaanache oriotarrak jantzi zuen Gipuzkoako Duatloi Sprint txapela.