Yeray Fernandez xakelariak irabazi du Azkoitiko "Kattu" haurren txapelketa
Unax Andreu, Asier Añel eta Aner Azkarate izan ziren txapelketan parte hartu zuten xake eskolako beste hiru jokalariak
2024/12/18
12:49
eta kitto!
Domekan Azkoitian jokatu zen "Kattu" Haurren Txapelketan, Eibarko Klub Deportiboko xake eskolako lau ikaslek hartu zuten parte, eta euren artean Yeray Fernandez eibartarra izan zen onena, jokatutako 7 partidetan 5 puntu lortu eta gero. Unax Andreu, Asier Añel eta Aner Azkarate izan ziren txapelketan parte hartu zuten xake eskolako beste hiru jokalariak.