Yoga ikastaroa martxa betean
2012/02/09
00:00
eta kitto!
Martitzenean hasi zen …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako yoga ikastaroa, elkartearen egoitzan, eta gaur bigarren taldekoentzat lehenengo klasea izango dena ematen dihardu Maite Ugarteburu irakasleak. Izen-emateko orduan jendearen aldetik izandako erantzunak aurreikusita zegoena gainditu eta, hori ikusita, talde bi osatu dira: taldeetako batek martitzen arratsaldetan dauzka klaseak eta besteak, berriz, eguenetan, biek 18.30etatik aurrera. Otsaila eta martxoan emango dituzten klaseetan erlajaziorako teknikak eta bestelakoak lantzeko aukera izango dute ikasleek.