Zabaldu dute Errekatxu eta Arane arteko bidea
2019/04/16
11:23
eta kitto!
Atzo arratsaldean zabaldu zuten Arane eta Errekatxu arteko errepidea, baita oinezkoentzako bidea. Urtarrilean luizia gertatu zen, euriak eraginda, eta harrezkero errepidea itxita egon da, jausitako lurra garbitu eta mendi-magala bermatzeko lanak amaitu arte. Lanak martxoaren erdialdean hasi zituzten eta hilabetez jardun dute beharrean.