Zabalik da aratosteetako Play Back lehiaketan izena emateko epea

...eta kitto! Euskara Elkarteak otsailaren 15ean, domeka, antolatuko du lehiaketa
Zabalik da aratosteetako Play Back lehiaketan izena emateko epea
2026/01/08 13:40
eta kitto!

Aurten otsailaren 12tik 17ra ospatuko ditugu aratosteak. Egitarau betea ekarriko dute jaiek eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak egingo du aurten ere bere ekarpena. Otsailaren 13an, barixaku erregularra, aratoste pregoiaren ardura izango du euskara elkarteak eta otsailaren 15ean, domeka, Play Back lehiaketa antolatuko du Untzagako karpan 17:00etatik aurrera LHko 5. eta 6. mailetako ikasleentzat.

Hemen dituzue, batetik, lehiaketaren oinarriak

eta, bestetik, izen-emate fitxa