Zabalik da Bertso Paper lehiaketara lanak aurkezteko epea
San Andres jaien bueltan antolatu ohi du lehiaketa ...eta kitto!-k
2026/10/22
12:04
eta kitto!
Azaroaren 6ra arte izango da aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketara lanak aurkezteko epea. 16 urtetik gorakoen maila Euskal Herrira zabalduta dago eta parte-hartzaileek lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dituzte. 16 urtetik beherakoen, maila, berriz, Eibarko ikasleei zuzenduta dago eta horien kasuan bertso bat edo bi kopla aurkeztuko dituzte. Gaia eta doinua libreak izango dira. Lanaren hiru kopia aurkeztuko dira, gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian, berriz, egilearen datuak. Lanak ...eta kitto! Euskara Elkartean entregatuko dira (Urkizu 11, solairuartea). Egile bakoitzak, asko jota, lan bi aurkeztuko ditu.

