Zabalik da Geoparkean ikerketa-lanak egiteko dirulaguntza eskatzeko epea
2020/10/21
19:26
eta kitto!
Ikerketa zientifikoa bultzatzen jarraitzeko asmoz, Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeak laguntzen deialdi irekia zabaldu du. Urtero eskaintzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkearen ondareari buruzko ikerketa-lanak egiteko laguntza eta aurten, geologiaz gain, ekologia, naturagune babestuak, historiaurrea, kultura-ondare ukiezina eta itsas ondarea izango dira lehenetsiko diren gaiak.
Pertsona fisiko eta juridikoek eskatu ahal izango dute laguntza eta eskatzaile bakoitzak gehienez ere bi ikerketa-proiektu aurkeztu ditzake. Urtebeteko edo bi urteko iraupena duten proiektuak aurkeztu daitezke eta laguntza gehienez 3.500 eurokoa izango da.
Eskaerak azaroaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira, geoparkea.eus web orrian eskuragarri dagoen inprimakia bete eta, eskatutako dokumentazioarekin batera, flysch@gipuzkoa.eus helbidera bidalita. Posta arruntez ere bidali daitezke agiriak, Debako Turismo Bulegora (Ifar kalea, 4 20820 Deba). Deialdiari buruzko informazio guztia Geoparkearen web orrian ikus daiteke.