Zabalik dago Global Training 2021 beken deialdia
2021/06/22
08:16
eta kitto!
31 urte baino gutxiago eta Unibertsitate-titulazioa edo Goi-mailako Lanbide Heziketako Titulua duten Euskadiko gazteei zuzendutako beka deialdia da Global Training 2021. Ekainaren 14an zabaldu zen izen ematea eta uztailaren 16an amaituko da.
Global Training programak aukera ematen du profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginez ikasle bakoitzaren espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresa edo erakundeetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.
Global Training programak 495 plaza eskaintzen ditu atzerrian esperientzia paregabeaak bizitzeko. Praktikek gutxienez 6 hilabete iraungo dute eta 12 hilabeteraino luzatu daitezke. 40-60 orduko aldez aurreko prestakuntza eskaintzen da. Diru-zuzkidura beraizik kalkulatu da ondoko hauek estaltzeko: garraioa, 6 hilabeteko ostatu- eta mantenu-gastuak eta beste gastu batzuk (bisatuak, esaterako). Horrez gain, programak aseguru medikoa, istripuetarako asegurua eta bidaietarako asegurua ematen die bekadunei.
Honako baldintza hauek bete behar ditu beka eskuratu nahi duenak: 31 urte baino gutxiago izatea, Unibertsitateko goi-mailako gradu edo Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua edukitzea eta Ingelesa jakitea (B1 Goi-mailako Lanbide Heziketako titulua dutenentzat eta B2 unibertsitateko titulua dutenentzat). Araudi osoa hemen kontsultatu daiteke.
Global Training programa erakunde laguntzaileen bitartez kudeatzen da eta zazpi erakunde laguntzaile ditu bekak kudeatu eta tutoretza egiteko: Ikaslan-AFM, Fundación Novia Salcedo, UPV-EHU, Garapen-Fomento de San Sebastian, Eusko Ganberak, Confebask-Adego-Txorierri-Hetel eta Mondragon Unibertsitatea-Universidad de Deusto.